2025/12/23ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2025eko azaroa

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

Euskal AEko apartamentu turistikoetan sarrerak % 4,7 igo dira 2025eko azaroan, eta landa-ostatuetan % 7,1 jaitsi dira


Turismo-aterpetxeetako sarrera kopurua % 7 handitu da


Euskal AEko landetxeetan sarrerak % 7,1 murriztu dira eta ostatu-gauak % 11,1, aurreko urteko hil beraren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Urte batetik bestera izandako aldaketa horiekin, sarrera kopurua 9.593koa izatera iritsi da azaroan, eta ostatu-gauen kopurua 20.532 izan da.


Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Azaroa 2025

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera gelaka
 2025/11m/m-12 (%)2025/11m/m-12 (%)2025/112024/112025/11p.p. *2025/11p.p. *
EUSKAL AE9.593-7,120.532-11,12,142,2416,7-2,021,0-2,1
Estatukoak8.300-8,716.996-15,52,052,21----
Atzerritarrak1.2934,83.53619,22,732,40----
           
Araba/Álava1.980-20,24.452-16,32,252,1514,2-2,317,4-2,9
Estatukoak1.777-23,83.506-28,91,972,12----
Atzerritarrak20337,2946143,24,662,63----
           
Bizkaia2.614-19,05.469-18,52,092,0816,4-3,221,4-3,0
Estatukoak2.250-23,54.802-20,32,132,05----
Atzerritarrak36427,3667-3,31,832,41----
           
Gipuzkoa4.9998,310.611-4,02,122,4018,1-1,122,7-1,0
Estatukoak4.27312,08.688-5,22,032,40----
Atzerritarrak726-9,31.9231,92,652,36----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2025eko Abenduaren 23a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta


Aurreko urteko azaroarekin alderatuta % 4,8 handitu ondoren, atzerriko bisitarien sarrerak Euskal AEko landetxeetan izandako sarrera guztien % 13,5 izan dira 2025eko azaroan. Ostatu-gauen kasuan, bestalde, atzerritar jatorrikoenak guztizkoaren % 17,2 izan dira, 2024ko azaroaren aldean % 19,2 handitu ondoren.


Lurralde historikoen arabera, Araban sarrerak % 20,2 jaitsi dira eta Bizkaian % 19,0; Gipuzkoan, berriz, % 8,3 igo dira. Ostatu-gauei dagokienez, Bizkaian % 18,5 jaitsi dira, Araban % 16,3 eta Gipuzkoan % 4,0.


Euskal AEn mota horretako establezimenduetan batez besteko egonaldia 2,14 egunekoa izan da 2025eko azaroan, aurreko urteko hil berean izandako 2,24 eguneko batez besteko egonaldia baino pixka bat laburragoa(1).


Plazen okupazio-maila ehuneko 2 puntu txikiagoa izan da 2024ko azaroan izandakoa baino, eta % 16,7an kokatzen da. Logelen araberako okupazioak, bestalde, ehuneko 2,1 puntu egin du behera urte batetik bestera, eta azken hilabete honetan % 21,0ekoa izan da.


Apartamentu turistikoei dagokienez, 2025eko azaroan 14.789 sarrera erregistratu dira; horren ondorioz, 55.741 ostatu-gau izan dira. Datu horiek aurreko urteko azarokoekin alderatuz gero, igoera % 4,7koa izan da sarreren kasuan eta % 7,7koa ostatu-gauen kasuan.


Apartamentu turistiko(2) esaten zaio blokearen edo multzoaren modalitatean kudeatzen duen ustiapeneko enpresa-unitate baten ardurapean eskaintzen den ostatu-unitate bakoitzari.


Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak. Azaroa 2025

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera apartamenduka
 2025/11m/m-12 (%)2025/11m/m-12 (%)2025/112024/112025/11p.p. *2025/11p.p. *
EUSKAL AE14.7894,755.7417,73,773,6631,7-1,164,61,4
Estatukoak10.546-0,136.5422,23,463,38----
Atzerritarrak4.24318,919.19820,04,524,48----
           
Araba/Álava65722,18.276-3,812,6015,9824,8-2,165,6-10,0
Estatukoak55914,94.957-13,48,8711,77----
Atzerritarrak9889,63.32015,530,0030,00----
           
Bizkaia10.8707,729.22126,42,692,2932,40,160,912,6
Estatukoak7.7322,119.17418,12,482,14----
Atzerritarrak3.13824,810.04746,03,202,74----
           
Gipuzkoa3.262-6,818.243-8,95,595,7234,7-2,269,1-5,1
Estatukoak2.255-9,812.412-9,95,505,51----
Atzerritarrak1.0070,55.831-6,65,796,23----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2025eko Abenduaren 23a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta


Euskal AEko apartamentu turistikoetan izandako sarrera guztien % 28,7 eta ostatu-gau guztien % 34,4 atzerriko jatorriko bisitariei dagozkie, azaroan urte batetik bestera % 18,9ko eta % 20,0ko igoerak erregistratu ondoren, hurrenez hurren.


Apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia 3,77 egunekoa izan da 2025eko azaroan, hau da, 2024ko azarokoa (3,66 egun) baino pixka bat handiagoa Euskal AE osoan. Mota horretako establezimenduetan batez besteko egonaldia 12,60 egunekoa izan da Araban, 5,59 egunekoa Gipuzkoan eta 2,69 egunekoa Bizkaian.


Plazen okupazio-maila, Euskal AEn, % 31,7koa izan da azken hilabete honetan, hau da, 2024ko azaroan baino ehuneko 1,1 puntu txikiagoa. Apartamentu bakoitzeko okupazio-maila, aldiz, ehuneko 1,4 puntu igo da, eta % 64,6ra iritsi da.


Euskal AEko turismo-aterpetxeei dagokienez, 2025eko azaroan urtetik urterako sarrerak % 7,0 igo dira —13.805 guztira—, eta horrek 25.772 ostatu-gau erregistratzea eragin du, hots, urtebete lehenago baino % 10,8 gehiago. Bizkaian 8.473 sarrera erregistratu dira, Gipuzkoan 4.232 eta, azkenik, Araban 1.100 sarrera izan dira mota horretako ostatuetan.


Euskal AEko turismo-aterpetxeetako egonaldiaren batez besteko iraupena, 2025eko azaroan, 1,87 egunekoa izan da, eta plazakako betetze-maila, berriz, % 25,8koa, ehuneko 0,9 puntuko urte arteko igoeraren ondoren.




Datu metatuak (2025eko urtarrila-azaroa)


2025ean, orain arte, Euskal AEko landetxeetan 171.538 sarrera erregistratu dira eta 445.862 ostatu-gau; 2024ko aldi berean bildutako datuak baino % 5.1 gainetik bi kasuetan. Batez besteko egonaldia 2,60 egunekoa izan da, hau da, aurreko urtekoaren berdina. Okupazio-mailari dagokionez, plazen arabera neurtuta, % 32,2ra iritsi da, 2024ko aldi metatu berean % 30,2ra iritsi zen bitartean. Gelaka neurtuz gero, okupazio-maila 2024an erregistratu zen % 35,1en gainetik dago, 2025eko lehen hamaika hilabete hauetan % 37,4koa izatera helduz.


Apartamentu turistikoei dagokienez, azarora arte metatutako aldian 260.433 sarrera izan dira, eta 774.079 ostatu-gau; horrek esan nahi du % 30,6ko igoera izan dela sarreretan, eta % 16,3koa ostatu-gauetan, 2024ko aldi beraren aldean. Batez besteko egonaldia 2,97 egunekoa izan zen 2025eko lehen hamaika hilabeteetan, 2024ko aldi berean 3,34 egunekoa izan zen bitartean. Plazen araberako okupazio-maila % 40,2koa izan da, 2024ko aldi berean erregistratutakoaren berbera. Apartamentuen araberako okupazio-maila % 71,9koa izan da, 2024ko aldi baliokidean erregistratutakoa baino ehuneko 5,4 puntu gainetik.


Turismo-aterpetxeei dagokienez, 2025ean 253.290 sarrera eta 455.257 ostatu-gau izan dira, % 4,7 gehiago sarreren kasuan eta % 4,2 gehiago ostatu-gauen kasuan, 2024ko hilabete berberekin alderatuta. Batez besteko egonaldia 1,80 egunekoa izan da, aurreko urteko aldi metatuko 1,81 egunak baino pixka bat txikiagoa. Plazen araberako okupazio-maila, azkenik, % 40,6koa izan da, 2024ko aldi berean erregistratutakoa baino % 0,7 puntu gainetik.


Informazio-oharra


ETHren inguruan emandako erantzun-tasa hilabete honetan % 91,2koa izan da landetxetan, % 84,5ekoa turismo-apartamentuetan eta % 88,1ekoa turismo-aterpetxeetan. Eustatek eskerrak eman dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.


(1) Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimenduetan batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn ematen duten egonaldi osoaren iraupenari.


(2) Ez dira epigrafe honetan sartzen turismo-erabilerako etxebizitzak, arrazoi turistikoengatik aldi baterako eskaintzen, merkaturatzen edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak.




Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko apartamentu turistikoetan sarrerak % 4,7 igo dira 2025eko azaroan, eta landa-ostatuetan % 7,1 jaitsi dira

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2025/12/23
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali